Independentzia? Bai, Washington eta Berlinengandik

Bai, herriek euren norabidea erabaki dezatela nahi dugu. Baina hori ezin izango da gauzatu Espainiako edozein txokotan atzerriko potentzien esku-hartzetik libratzen ez bagara eta, hortaz, dibertsitatea erabiltzeko aukeraz istiluak eta banaketa lortzeko.

Independentzia? Noski. Baina ez Madriletik, batzuk eskatzen duten moduan, Washington eta Berlinengandik baizik. Euskadi bere etorkizuna erabakitzeko hauei aurre egin behar die. Nork ezatzen du zor publikoaren eta enpresa euskaldunen kreditu kalifikazioa? Madril? Ez. Ipar Amerikako kalifikazio agentziek. Patxi Lopezek nori eskatu dio kreditu bat administrazio euskalduna finantziatu ahal izateko? Europako Inbertsio Bankuari, honek europar merkatu bankarioak finantzatzen ditu, alemaniarrak lehenengo, pribatuak. Eta Madrili erreskate autonomikoaren fondoa eskatuko balute, Merkel eta FMI-k inposatutako baldintzak betetzearen trukean izango litzateke. «Nork ezartzen duen Euskadiko kreditu kalifikazioa? Madrilek? Ez. Ipar Amerikako kalifikazio agentziek.»

Nahiz eta eraldu nahi, errealitatea tematia da. Espainiak Alemania eta Ipar Amerikako banken probintzia bat izateari utzi behar dio. Eta Euskadi Espainia osoarekin. Harrigarria da batzuk defenditzen duten independentzia, EBaren barruan Estatu berri bat sortu nahi izatea, Espainiar Estatuak jasaten duen esku-hartzearen aurka borrokatu beharrean.

Deja una respuesta